BERMEOk autokarabanentzako zerbitzuen eremua berreskuratuko du // BERMEO recuperará su área de servicios para autocaravanas

 

Bermeoko pergolako aparkalekuak – Itsasoan galdutakoen lamera – Autokarabanentzako aparkaleku eta zerbitzuetarako eremu zaharra berreskuratuko du, Itxas Gane futbol-zelaitik gertu zegoena eta eremua eraberritzean kendu egin zena.

Erabiltzaileek ur gris eta beltzen zerbitzua izango dute, bai eta garbiketarako puntu bat eta lau argi-hartune ere. Kontsumorako ur-depositua kargatzeko konexio bat ere izango du. Konexio hori fitxa bidez tenporizatutako sistema baten bidez eskainiko da. Horretarako, salmenta-makina bat instalatzea aurreikusi da, eta bertan lortu ahal izango dituzte erabiltzaileek moneta horiek, baldin eta, aldez aurretik, txartelarekin ordaintzen badute. 19 plaza izango ditu guztira. Eremuko lanek bi hilabete inguru iraungo dute, eta, beraz, datorren urterako prest egon daiteke.

Gaur egun, Bermeok behin-behineko bi eremu ditu autokarabanak hartzeko. Horietako bat Aranako kiroldegiaren ondoan dago, eta bestea, berriz, herriko San Martin auzoko Ibarreta kalean.

Dudarik gabe, berri on bat.

 

*****************

 

El aparcamiento de la Pérgola de Bermeo –Itsasoan galdutakoen lamera– recuperará su antigua área para estacionamiento y servicios para autocaravanas, que se situaba próximo al campo de fútbol Itxas Gane y fue suprimida al reformar la zona.

Los usuarios dispondrán de servicio de aguas grises y negras, además de un punto para limpieza y cuatro tomas de luz. También estará equipado con una conexión para cargar el depósito de agua para el consumo, que se ofrecerá «a través de un sistema temporizado mediante fichas». Para ello, está prevista la instalación de un expendedor en el que los usuarios podrán obtener esas monedas «previo pago con tarjeta». Contará con un total de 19 plazas. Los trabajos en zona durarán unos dos meses, por lo que podría estar disponible para el año que viene.

En la actualidad, Bermeo dispone de dos áreas provisionales para albergar autocaravanas. Una de ellas está localizada en un espacio junto al polideportivo de Arana, mientras que el otro punto se encuentra situado en la calle Ibarreta del barrio San Martín de la localidad.

Sin duda, una buena noticia.

 

Autor entrada: IDAZKARIA

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.